BIDEOA

Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko ahozko inprobisatzaileak Gasteizen

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 26a

Glosa katalanez, regeifa galegoz eta bertsoak euskaraz. Hiru hizkuntzetan, baina elkarrekin aritu dira hiru inprobisatzaile, bakoitzaren erritmo eta doinuak besteei erakusten.

Gasteizko EHUren Letren fakultatean Estatuko hizkuntza gutxituetako ahozko inprobisatzaileak elkartu dituzte. Kataluniatik Nuria Casals glosa kantaria, Nuria Penas regeifalaria Galiziatik eta Oihana Iguaran bertsolaria batera aritu dira kantuan, momentuko interpretazioaren bidez elkar ulertuz, eta herri bakoitzean ohikoak diren doinuetan kantatuz hirurek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago