Hiriburutza kanona %25 handituko dute, lau urtez

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 23a

Gutxienez 26 milioi euro "inbertsio estrategikoetara" bideratuko direla iragarri dute Etxebarriak eta Pradalesek. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Besteak beste, Iradier Arena erabilera anitzeko espazio bihurtzera edo Goia gasolindegi historikoa birgaitzera bideratuko dute diruaren zati bat.

Gasteizko Udalak eta Jaurlaritzak "akordio historikoa" lortu dute hiriburutzaren kanona %25 handitzeko, datozen lau urteetan 50 milioi euro bideratuz hiria "indartu" eta "eraldatzeko". Maider Etxebarria alkateak eta Imanol Pradales lehendakariak iragarri duten akordioak zehazten du gutxienez 26 milioi euro "inbertsio estrategikoetara" bideratuko direla, hala nola Iradier Arena erabilera anitzeko espazio bihurtzera edo Goia gasolindegi historikoa birgaitzera.

Etxebarriak nabarmendu duenez, akordioak "hiriburutzaren rola indartzen du, eta Gasteiz kanpoan proiektatzen lagunduko du". Pradalesek akordioaren "dimentsio sinbolikoa" azpimarratu du, Eusko Legebiltzarrak Gasteiz Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren egoitza izendatu zuenetik 45 urte betetzen direnean. "50 milioi euroko ekarpenarekin, Gernikako Estatutuaren espiritua berritzen dugu, hiria Euskadiren bihotz eta erakunde nagusi gisa indartuz", adierazi du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago