Merkataritzan erreleboa aurkitzeko 400 elkarrizketa egingo dituzte

Erredakzioa 2025ko mai. 6a, 11:13

Denda eta komertzioetan belaunaldien arteko transmisiorako aukerak aztertuko dituzte. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

55 urtetik gorako merkatarien artean egindako elkarrizketetatik abiatuta, jarduketa plan bat osatuko dute. Erreleboa modu aktiboan bilatuko dute.  

Errentagarriak diren komertzioetan, jabeak erretiroa hartzetik gertu dauden jabeekin gutxienez 400 elkarrizketa egingo ditu Gasteizko Udalak sektorearen gaineko diagnosi bat egiteko. Horietan oinarrituta, udalak jarduketa plan bat idatziko du, komertzio horietan belaunaldien arteko erreleboa lortzen saiatzeko.

Elkarrizketa horiek presentzialak izango dira, eta 55 urtetik gorako jabeei egingo diete, kontratua esleitzeko udalak atera duen lizitazio agiriaren arabera. Egoeraren berri jaso ez ezik, modu aktiboan bilatuko dute negozioaren transmisioa sustatzea. Hala, elkarrizketan zehar, "enpresa esleipendunak elkarrizketatutako pertsona sentsibilizatuko du negozioaren transmisioari buruz, eta, hori bultzatzeko, erakundeek eskaintzen dituzten baliabideen berri emango dio".

Udalak iazko azaroan iragarri zuen 200.000 euroko kontu saila bideratuko zuela belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko programa "berritzaile" bat garatzeko, Gasteizko Udal Gobernuaren eta EH Bilduren artean adostutako aurrekontu akordioaren barruan. Momentuz, ikerketa honetarako bideratu duten aurrekontua 30.000 eurokoa da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago