Eguzkia batu zaie oraingoan ere San Prudentzio eguneko ospakizunetara. Hala, eta argindarraren gaineko lehen zurrumurruak iritsi arte, Armentian milaka lagun bildu dira, alai eta dotore. Kalejira instituzionalaren eta erlijio ekitaldien ostean, aurreskuak, dantzak, jolasak, kalejirak, herri kirolak eta askotariko jarduerak hasi dira.