Santa Maria Katedrala Fundazioak amaitutzat eman ditu katedraleko estalkiak zaharberritzeko lanak. 2015ean hasi zen prozesua, eta txandaka joan dira zati ezberdinak konpontzen. Erdiko nabearen estalkia amaituta, goiko espazio osoa berreskuratzeko prozesua amaitu da.
Estalkiarekin batera, balkoi begiratoki bat aurkeztu dute Fundazioko kideek eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak. Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat ere irisgarria da espazioa, "dauden espazio aukeretara egokitua", eta bertatik bobedaren goiko aldea eta erdiko nabearen teilatu arteko espazioa ikusi ahal izango dira. Hemendik aurrera, dorrera egingo diren bisiten ibilbidean sartuko da balkoi begiratokia.