Santiago eta Herrandarren kaleen arteko bidegurutzea moztu dute

Erredakzioa 2025eko apirilaren 22a

Ostiralera arte egongo da itxita Herrandarren kalea eta Santiago hiribidearen arteko bidegurutzea. Irudia: Gasteizko Udala

Ostirala bitartean, asfaltatze eta seinaleztapen lanak egingo dituzte.

Herrandarren kalea eraberritzeko lanen artean, asfaltatze eta seinaleztapenarekin hasi dira gaur, eta horretarako, ostiral arratsaldea bitartean (18:00) erabat moztuta egongo da Santiago hiribidearekin duen bidegurutzean.

Mozketak eragingo dituen kalteak murrizteko eta trafikoaren arintasuna bermatzeko, Gasteizko Udalak zenbait neurri ezarri ditu eragindako ingurunean. Trianako zubian, esate baterako, Herrandarren kalean egingo den mozketaren berri emango dute, eta gidariei Florida eta Jacinto Benaventetik desbideratzea gomendatuko zaie. . Olagibel eta Jose Mardones bidegurutzean, berriz, Olagibelen luzatu egingo da semaforoa berde egongo den denbora, beste mugimendu batzuena murriztuz. Judimendi etorbidea eta Santiago bidegurutzean luzatu egingo da semaforoa berde egongo den denbora, beste mugimendu batzuena murriztuz. Eta Santiago eta Jose Mardones bidegurutzean ezkerrera edo eskuinera biratu ahal izango da.

Asfaltatzea eta seinaleztapena amaitu ondoren, azaldu dutenez, trafikoak gaur egun duen konfigurazioa berreskuratuko du. "Badakigu mozketa horrek eragozpenak sor ditzakeela, baina Pazko Astean gauzatzea planifikatu dugu, trafikoan duen eragina murrizteko. Gainera, neurri espezifikoak hartu ditugu ingurunean mugikortasuna bermatzeko eta zirkulazioan sor ditzakeen konplikazioak murriztek", azaldu du Beatriz Artolazabal alkateorde eta zinegotziak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago