Ekainaren 12ra arte Zaramagak emakumezkoen pilota txapelketaren zazpigarren edizioa hartuko du auzoko udal pilotalekuan, elite eta promesa kategorietan. Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako 24 pilotarik jokatuko dute txapelketa.
Promesen kategorian zortzi bikote lehiatuko dira, eta Zaramagako sei pilotarik, Adurtzako batek eta Aguraingo beste batek hartuko dute parte. Final laurdenak maiatzaren 11n, 18an eta 25ean jokatuko dira. Finalerdiak, berriz, ekainaren 1ean eta finala 8an, igandean. Elite mailan jokatuko duten lau bikoteek maiatzaren 29an, ostegunean, hasiko dute txapelketa lehen finalerdia jokatuta. Bigarren finalerdia ekainaren 5ean jokatuko da eta finala 12an, ostegunean.
Zaramaga Pilota Klubak antolatutako txapelketaren xehetasunak aste honetan ezagutarazi ditu. Prentsaurrekoan izan dira Susana Alfonso Kiroleko, Osasuneko eta Garapenerako Lankidetzako zuzendaria, Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatua, Marian Gainzarain Zaramaga pilota klubeko ordezkaria eta Mikel Rafael Arabako Pilota Federazioko teknikariam Raul Angulo Arabako Pilota Federazioko lehendakariordea.