LEHIAKETA

Martxan da Kantariko talderik gogokoena aukeratzeko lehiaketa

Erredakzioa 2025eko apirilaren 19a

Kantari ikuskizuneko parte hartzaileek prestaketa lan izugarria egiten dute urtero. / ALEA

Aurtengo Kantari ikuskizunean 300 partaide baino gehiago izan dira oholtza gainean, hamalau ikuskizunetan banatuta.

Kantari ikuskizunaren arrakasta agerian geratu da beste behin. Asteetako entsegu lanak eta gero, talentua sobera dutela agerian utzi zuten oholtza gainetik igaro diren aurtengo 70 taldeek. 

Kantari ikuskizunak ez dauka lehiaketa kutsurik, ondo pasatzea eta musikaz gozatzea da helburu nagusia. Baina ondo dakigu taldeek lan izugarria egiten dutela asteetan zehar, eta, lan hori eskertu eta saritzeko asmoz, parte hartzaile guztien artean talderik gustokoena aukeratzeko aukera eskaini nahi dugu.

Horrenbestez, datozen egunotan zehar, ALEAren webgunean publikoak gehien gustatu zaion taldeari boto emateko aukera izango du batetik, eta epaimahaiak ere bere talderik gogokoena aukeratuko du, bestetik. Horretarako kontuan izango dira abestia ondo ikasi dutenak zeintzuk izan diren, koreografia landuena egin duten taldeak nortzuk izan diren, janzkera politenak prestatu dituztenak...

Bi talde izango dira sarituak, eta hauek izango dira sariak:

 

BOTO EMATEA

Zure botoa emateko, atal honetan agertzen diren bideoetatik 3 bideo gogokoenak aukeratu ditzakezu, eta, ondoren, beheko aldean agertzen den BOZKATU botoia sakatu beharko duzu.

Behin bakarrik eman ahalko duzu botoa; hortaz, ondo pentsatu zeintzuk izango diren zure bideo gogokoenak.

Adi, botoa emateko aukera apirilaren 16tik apirilaren 30era arte (12:00ak arte) egongo da zabalik.

Zorte on parte hartzaile guztiei!!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago