'Emakumea, familia eta lana' erakusketa, urriaren 19ra arte zabalik

Erredakzioa 2025ko api. 8a, 16:34

Ana Del Val eta Sara Gonzalez de Aspuru, aurkezpenean. Argazkia: AFA

Guztira, 35 obra biltzen ditu erakusketak; tartean Ignacio Diaz de Olano, Fernando de Amarika eta Pablo Urangarenak.

Emakumea. Familia eta Lana erakusketa aurkeztu dute gaur Ana del Val Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak eta Sara Gonzalez de Aspuru Arte Ederren Museoaren arduradunak. Urriaren 19ra arte, Ignacio Diaz de Olano, Fernando de Amarika eta Pablo Urangaren lanak ikusi ahal izango dira, baita beste euskal artista batzuenak ere, hala nola Ramon eta Valentin de Zubiaurrerenak, Aurelio Artetarenak edo Alberto Arruerenak. Gainera, ia lehen aldiz erakusten diren zenbait lan daude, hala nola Joaquin Valverderen Gorularia eta Sanchez Cayuelaren Sakaneko egurgileak. Guztira, 35 obra biltzen ditu erakusketak.

Erakusketak emakumeen irudikapena du xede, bi eremuri helduta, familia eta lana. Del Valek adierazi duenez, erakusketan dauden lanek "beren egileen bidez hitz egiten digute, guztiak gizonak, hain zuzen ere emakumeek hezkuntzara oro har eta are artistikora sartzeko zituzten zailtasunen ondorioz". Lan horiek emakumeak XIX. eta XX. mendeen artean euskal gizartean betetzen zuen zereginera hurbiltzen gaituzte; bizimodu tradizional eta landatar batetik hiriko eta industrial batera igarotzen ari ziren unea hain zuzen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago