Gaur eguerdian Isiltasunean Oihuka eskulturaren ondoan egindako ekitaldi batean, Gasteizko udalbatzak Frankismoaren Biktimak Aitortzeko eta Gogora ekartzeko Eguna ekarri du gogora.
Beatriz Artolazabal alkateordeak memoria historikoa bizirik mantentzeko garrantzia azpimarratu du bere hitzaldian. "Gogoraraztea justiziazko ekintza da. Horregatik, aurten ere frankismoaren biktima guztiak omentzen dituen eskultura honen ondoan elkartu gara. Hemen gaude haien memoria ohoratzeko eta egiarekin, justiziarekin eta duintasunarekin dugun konpromisoa berresteko", adierazi du Artolazabalek.
Udalak berak zabaldutako informazioaren arabera, alkateordeak "biktimak gogoratzeko betebeharra" ekarri du gogora: "errepresioa jasan zutenak, isilaraziak izan zirenak eta askatasunaren eta demokraziaren alde borrokatu zirenak, baita euren bizitzarekin ordainduz ere". Artolazabalek "balio demokratikoak defendatzeko eta memoria, justizia eta askatasuna izango dituen gizartea" eraikitzeko deia egin du.