Elena Asins, Jorge Oteiza eta Pablo Palazuelo dira Artiumen proposamen berriaren ardatza. Abstrakzioaren hiru artista erreferentei begira, Haraindikoari itxura ematea erakusketa aurkeztu du Fernando Golvano arte irakasle eta kritikariak. Bilduma museoaren funtsei eskainitako A0 aretoko aparteko espazio batean ikus daiteke.
XX. mendearen lehen hamarkadetako abangoardia modernoek hizkuntza formal berriak inauguratu zituzten, abstrakzioaren bidean poetika berriak, eta haiei esker inoiz ez bezalako konfigurazio erreal eta imaginarioak sortu ziren. "Hiru artista aitzindari hauek abstrakzio printzipioa hautu formal desberdinetatik baina batzuetan konbergenteetatik eztabaidatu zuten, abstrakzio geometrikoaren bidetik ibiliz eta predikatu sinboliko, zehatz, matematiko edo mistikoak aztertuz", azaldu du Golvano komisarioak.
Argazkiak: Jon Flores
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!