Akordioa lortu ostean, greba bertan behera utzi dute Amvisako langileek

Erredakzioa 2025ko mar. 28a, 08:15

Greba mugagabea amaitu dute langileek. Argazkia: ELA

2025erako %19ko soldata igoera, lanaldia luzatzea eta lan egonkortasuna lortu dutela esan du ELA sindikatuak.

ELA sindikatuak iragarri duenez, Amvisa Gasteizko udal ur zerbitzuko bezeroaren arretan akordioa lortu ostean, greba mugagabea bertan behera utzi dute zerbitzuko bost langileek.

2025. urterako, %19ko soldata igoera adostu dute langileek eta enpresak; eta modu horretan, urtean 19.300 euro jasotzetik, urtean 23.000 euro jasotzera pasako dira. Halaber, lanaldia luzatuko dute langileek, egunean 6 ordu lan egitetik 7 ordu lan egitera. "Horrela, herritarrei zerbitzu hobea emango zaie". Akordioak aurreikusten du ere subrogazio eskubidea bermatzea, langilegoari egonkortasuna emanez. Gainera, aldi baterako ezintasun osagarri guztiak %100ean kobratuko dituzte hemendik aurrea.

ELAk nabarmendu du Gasteizko Udalarekin ondutako akordioa ez zela posible izango greba mugagabea egin gabe, eta, horretarako, "ELAren erresistentzia kutxa ezinbestekoa izan dela", azpimarraratu du. "ELAk prekaritatearekin amaitzeko eta zerbitzu publiko hobea lortzeko borrokan" jarraituko duela adierazi du.



Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago