Kantari ikuskizuna Lakuako gizarte etxean ospatuko da azkenik

Erredakzioa 2025ko mar. 27a, 10:57

Kantari ikuskizunaren aurreko edizio baten irudia. / ALEA

Arazo teknikoak tarteko, hasiera batean Salburuko gizarte etxean ospatzekoa zen ikuskizuna, Lakuako Federico Garcia Lorca antzokian ospatuko da azkenik, apirilaren 5 eta 6an; entseguak Salburuko gizarte etxean egingo dira asteburu honetan.

Kantari ikuskizunaren arrakasta agerikoa izan da azken urteotan, eta biltzen den jendetza tarteko, antolaketa lanek ere nahikoa lan izaten du aurreko hilabeteotan.

Azken urte hauetan gizarte etxe ezberdinetako antzoki ezberdinetan ospatu behar izan da, hasiera urteetan Vital Fundazioak utzitako Dendarabako aretoa erabiltzeko aukera albo batera utzi behar izanagatik.

Aurtengoan, Salburuko gizarte etxeko aretoa zen kokapen hautatua, baina azken orduko arazo teknikoak tarteko, ospakizunaren asteburuan Lakuako gizarte etxean kokatuta dagoen Federico Garcia Lorca antzokia izango da Kantari ospakizuna jasoko duen oholtza.

Halere, asteburu honetan ospatzekoak diren entseguak Salburuan izango dira. Parte hartzaile bakoitzaren informazioa (datak, ordutegiak, tokia...) honako loturan kontsultatu daitezke:

 

Informazio lagungarria

Kantari ikuskizunaren informazio guztia ALEAren webguneko atal berezi honetan izango da ikusgai.

Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, berriz, honako kanalen bidez harremanetan jartzeko aukera dago:

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago