Gasteizen pertsona bat ikertzen ari da Ertzaintza, adingabe bati ustez egindako sexu eraso batengatik. Ikerketapean da gertakaria, adingabeak salaketa jarri duelako, Segurtasun Saileko iturriek zehaztu dutenez.
Oraingoz, baina, ez dute inor atxilotu, eta oraindik ez dute ikerketaren inguruko bestelako xehetasunik eman. Biktima adingabea denez, haurraren "segurtasuna eta eskubideak bermatzeko", ikerketa abian den bitartean ez da datu gehiagorik jakinaraziko.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.