Gasteizek 48 plaza eskainiko ditu Poliziarako EPEaren bidez

Erredakzioa 2025ko mar. 19a, 17:48

Bingen Zupiriak eta Esther Apraizek eman dituzte prozesuaren gaineko xehetasunak. Argazkia: EUDEL

Orotara, EAEn agente izateko 643 plaza berri iragarri dituzte Jaurlaritzak eta EUDELek, Euskal Poliziarako seigarren deialdi bateratuan.

Euskal Poliziako agente izateko abian den EPE Enplegu Publikorako Eskaintzak ertzain izateko 473 plaza eta udaltzain izateko beste 170 izango ditu. Momentuz, 22 udalerrik eskatu dituzte plazak deialdi horren bidez. Arabaren kasuan, hiriburua da lanpostuak eskainiko dituen udalerri bakarra, udaltzain izateko 48 plazarekin.

Interesdunek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean —www.arkauteakademia.eus— eman beharko dute izena ostiral honetatik aurrera, eta epea hogei egun baliodunez irekita egongo da. Hautagaiek 18 eta 38 urte artean izan beharko dituzte, gutxienez Batxilergoko titulua, kidekoa edo goragoko mailako beste edozein, eta kidegoaren arabera eskatzen diren berariazko baldintzak bete beharko dituzte. 

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Esther Apraiz EUDELen presidenteak eman dituzte gaur deialdiaren gaineko xehetasunak. EUDELen presidenteak eman dituzte gaur deialdiaren gaineko xehetasunak. Zupiriak adierazi du deialdi partekatuei esker Jaurlaritzak eta udalek hasieratik bultzatzen dutela "polizia koordinazioa, elkarbizitza eta prestakuntzako eta jarduteko irizpideen homogeneizazioa" sustatzea, herritarrei "zerbitzu eraginkorra eta efizientea eskaini" aldera. Apraizek, berriz, nabarmendu du prozesu bateratua egiteak udalei "prozesuetan arintasuna eta eraginkortasuna irabazteko aukera ematen" diela, eta "funtsezko koordinazioa indartzeko aukera" ematen diela ere. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago