Itzali dute Salburuan piztu den sutea

Erredakzioa 2025ko mar. 18a, 21:09

Iliada kaleko biribilgune batean izan da sutea. Argazkia: ALEA.

Gas isuri baten eraginez piztu da, eta itzalaldia eragin du inguruko etxebizitzetan.

Sute bat piztu da astearte iluntzean Salburua auzoan. Iliada kaleko 6. zenbakian gertatu da, gas hodi bat lehertu ostean. Gas isuriak eragin duen suak ez du inor zauritu, baina argindarrik gabe geratu dira 1.900 etxebizitza inguru. Ordu eta erdi behar izan dute suhiltzaileek hori itzaltzeko. 

Iberdrolak jakinarazi du leherketaren ondorioz auzoan duen argindar transformaziorako zentroa kolapsatu egin dela. Ondorioz, hainbat lagun igogailuetan harrapatuta geratu dira. 22:00ak pasata itzali dute sutea, eta laster berrerrazi dute zerbitzua argindarra galdu duten etxebizitzetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago