BEIko txartelak erosteko hainbat gailuri eraso egin diete

Erredakzioa 2025ko mar. 17a, 17:12

16 ukimen pantaila hondatu dituzte. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Esmaltaciones eta Boulevard geltokien artean 16 ukimen pantaila eta ordainketarako 13 gailu hondatu dituzte, igandetik astelehenerako gauean.

Esmaltaciones eta Boulevard tartean, BEIren ibilbidean dauden txartelak ateratzeko eta bankuko txartelarekin ordaintzeko makinak dituzten hainbat markesina kaltetu dituzte igande gauean. Gasteizko Udalak azaldu duenez, eraso horien ondorioz, garraio txartelak erosteko eta birkargatzeko hainbat terminal erabilezin geratu dira.

Guztira, 16 ukimen pantaila eta ordainketarako 13 gailu hondatu dituzte. Horietan, txartel arruntak lortzeko eta txartelak birkargatzeko zerbitzuak ezingo dira normaltasunez erabili. Gainerakoan, ordea, BAT txartela normaltasunez balioztatu ahal izango da.

TUVISAko presidenteak, Izaskun Reyesek, erasoak gaitzetsi ditu: "Ekintza horrek Gasteizko garraio publikoa kaltetzen du eta horren helburu bakarra herritar guztiona den ondarea hondatzea da. Markesinen zerbitzua %100ean ahalik eta denbora laburrenean berrezartzeko lanean ari gara".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago