RPK kooperatiba ALEAkide profesional egin zaigu

Erredakzioa 2025ko mar. 18a, 10:00

RPK kooperatibako Euskara batzordeko langileak, Gasteizko lantegiaren aurrean. Argazkia: E. ANDA / ALEA

Urteko lankidetza harreman berri bat sinatu dugu, eta ALEAkide profesionalen sarea handituz doa. Oraingoan RPK kooperatiba arabarra gehitu zaigu. Mila esker!

1974. urtean Gasteizko hemeretzi ekintzailek RPK sortu zuten. Egun egoitzak Mexikon, Indian edo Alemanian dituen eta zentro teknologiko propioa duen enpresa talde dinamikoaren hasiera izan zen, hain zuzen. Gaur egun ekoizpenaren %85 Europa ekialdera, Alemaniara, Italiara edo Frantziara esportatzen dute.

Doitasun malgukiak eta metalezko formak egiten dituzten kooperatiba independentea osatzen dute, batez ere, automobilgintzaren osagai teknologikoetarako. Tamainari eta baliabideei dagokienez txikiagoak izan arren, Alemaniako fabrikatzaile handiekin Champions League liga jokatzen dute.

Esportazioari lotutako sariak jaso dituzte, eta nazioartekotzera erabat bideratuta daude, enplegua sortzeko, eta bezeroa asebetetzeko. Horiek dituzte, hain zuzen ere, errentagarritasunerako gakoak. Hala ere, argi dute haien arrakasta pertsonetan dagoela; langileen zati handi bat bazkide jabeak dira, eta horien artean kooperatiba espiritua, ahalegina, barne eta kanpo eskuzabaltasuna zein inguruarekiko, gizartearekiko eta euskararekiko konpromisoa gailentzen dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago