Emakume bat kolpatzeagatik 26 urteko gizona atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak

Erredakzioa 2025ko mar. 14a, 15:06

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa. Argazkia: ALEA

Alboka kalean jaso da erasoa, ostegun gauean.

26 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak ostegun gauean, Alboka kalean, emakume bati eraso egiteagatik. Lekukoen arabera, gizonak emakumeari behin baino gehiagotan bultza egin zion eta hainbat zartako eman zizkion.

Udaltzaingoak genero indarkeria delitua leporatuta, eta emakumeari lesioak eragitea egotzita, atxilotuta eraman zuen gizona.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago