Gasteizko Udal Musika Bandak eta Ane Gebara ipuin kontalariak ikuskizun berezi bat eskainiko dute igande honetan, martxoaren 16an, Gasteizko Felix Petite Antzokian. Andersen eta bere abenturen doinuak izeneko emanaldian, Hans Christian Andersen idazle danimarkar ezagunaren ipuinak eta musika uztartuko dituzte, familia osoarentzako "saio magiko" batean.
Udalak iragarri duenez, antzoki sarearen neguko programazioaren barruan kokatzen den ikuskizun honetan, Andersenen ipuin klasikoetan oinarritutako musika piezak entzun ahal izango dira, hala nola, Poxpolo-saltzaile txikia eta Berunezko soldadutxoa. Musika piezak Ane Gebararen narrazioekin osatuko dira, ikusleak Andersenen "mundu magikoan" murgilduz.
"Ipuinek beti dute ukitu magikoa eta txikienengan eragina utzi, irakatsi eta entretenitu egiten dute, baina baita adinean aurrera doazenengan ere. Udal Musika Bandak ere magia egiten du; izan ere, beren kontzertu guztietan egiten dute magia, publikoa liluratuta utzita. Horregatik, argi daukat Andersen eta Udal Musika Banda batzearen emaitza magikoa izango dela eta Gasteizko familia guztiak animatu nahi ditut aukera ez galtzera", adierazi du Sonia Diaz de Corcuera Kultura zinegotziak.
Iker Olazabal kontzertuaren zuzendariaren hitzetan, "hurrentzako Andersenen ipuinak familiaren arreta bereganatzeko eta balioak eta irakaspenak transmititzeko diseinatuta daude. Horregatik, aukera ona da ikasgai edo irakaspen inplizitu bat zabaltzeko, irudimena eta enpatia garatzen, eta arau sozialak barneratzen lagunduz".
Ane Gebarak, bestalde, Udal Bandarekin ipuinak kontatzea "ilusioa eta erronka" dela dio: "Ipuinak musikarekin kontatzeko aukera eta talde handian ez da egunero pasatzen, gainera Bandak duen publiko fidelaren aurrean egotea urduri bezain pozik jartzen nau".