ARGAZKI GALERIA

Zurrunbon erre dute, urteko gauza txar guztiekin batera

Erredakzioa 2025ko ots. 28a, 19:30

Gasteizko Alde Zaharreko herri inauterien egun handia izan da gaurkoa. Kalejira ostean Zurrunbon epaitu dute Santa Maria plazan.

Goian proiektu hezitzaileak, auzoko beste eragile askorekin elkarlanean, inauteriak ospatu ditu gaur Gasteizko Alde Zaharrean. Kalejiran atera dira auzokideak Rafa plazatik, eta Santa Maria plazan elkartu dira Zurrunbon epaitzeko, dantza eta txokolatada artean.

Zurrunbon da komunitatea erasotzen duten gaitz guztien sinboloa, "arrazakeria, matxismoa, etxebizitzaren espekulazioa, politikariak, komertzioen egoera..." aipatu dituzte auzokideek, beste askoren artean. Parte hartzaile bakoitzak paperean idatzita eraman ditu berari edo bere kolektiboari eragiten dioten gaitzak, eta ahots goran irakurri ostean sutara bota dituzte denak, Zurrunbonekin batera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago