GILSA (Gasteizko Industria Lurra S.A) udal enpresa publikoak hiru lursail esleitu dizkio Norpetrol SL enpresari, 12.000 metro koadroko Jundizko lursail batean, kamioientzako aparkaleku seguru bat eraikitzeko. Aparkalekuak kamioiak gordetzeko 90 leku izango ditu. Norpetrol SL enpresak dagoeneko badu gasolina zerbitzugune bat Gasteizko Jundizen, eta erabaki du 1.160.000 euro gehiago inbertitzea, 12.000 metro koadroko lursail horiek erosita.
Gainera, ekipamendu berri horren osagarri gisa, enpresak nabe bat eraikiko du. Bertan, garraio arloko profesionalek komunak, aldagelak, denda eta atseden hartzeko gunea izango dituzte, Interneterako doako sarbidearekin. Aparkalekuak, gainera, bideo zaintza sistemak, ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak, energiaren erabilera optimizatzen duten sistema automatizatuak, eguzki plakak eta LED argiztapena izango ditu.
"Zirkulazioaren eta aparkalekuen kudeaketa kontrolatuak mugimenduan dauden ibilgailuen kontrolik gabeko isuriak eta horretarako egokitu gabeko eremuetan aparkatutako kamioiek sortutako ikusizko kutsadura gutxituko ditu, eta Jundizko industrialdearen garbitasun orokorra hobetzen lagunduko du", azaldu du Maider Etxebarria alkateak.