Hamasei ikastetxek eta 300 gaztetxok baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo Kantarin

Erredakzioa 2025ko ots. 25a, 11:40

Kantari ikuskizunaren aurreko edizio baten irudia. / ALEA

Euskarazko kantak sustatzeko Kantari karaoke ikuskizunaren aurtengo edizioak 321 partaide izango ditu, hamalau ikuskizunetan banatuta. Saioak apirilaren 5 eta 6an ospatuko dira, Salburuko gizarte etxeko ekitaldi aretoan.

Kantari ikuskizunaren arrakasta agerian geratu da beste behin. Izen-emate epea itxita, aurreko edizioetan bezala, eskaera kopuruak nabarmen gainditu du ikuskizunaren gaitasuna, eta 500 izen-emate baino gehiago jaso dira online galdetegiaren bitartez.

Interesa adierazitako guztien artean zozketa egin behar izan da azkenean, eta antolatutako hamalau saioetan hamasei ikastetxetako 321 gaztetxok izango dute parte hartzeko aukera.

Partaide bakoitzari egokitutako abestia, ordutegia eta data zehatza jakinaraziko zaio egunotan. Beraz, aurtengo edizioan oholtzan izango diren kantariek beraien abesti eta koreografiak prestatzen hasteko aukera izango dute laster.

Zozketan hautatutako talde guzti horien eskutik, Kantari Gasteiz musika ikuskizuna apirilaren 5 eta 6, lehendabizikoz, Salburuko gizarte etxean. Aldez aurretik, martxoaren 29an eta 30ean egingo da entsegu orokorra.

Informazio lagungarria

Kantari ikuskizunaren informazio guztia ALEAren webguneko atal berezi honetan izango da ikusgai.

Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, berriz, honako kanalen bidez harremanetan jartzeko aukera dago:

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago