Udaltzainek 22 urteko gazte bat atxilotu dute igande goizean, bikotekideari eraso egitea egotzita. 08:00ak aldera, Gasteizko erdigunean, San Antonio kalean, herritarren segurtasunerako lanak egiten ari zen patruila bati emakume batek laguntzeko eskatu zion. Emakumeak azaldu zuen bikotekideak eraso egin berri ziola, kale horretako taberna batean.
Gizonak alde egin behar zuela ikusirik, poliziek gelditzeko agindu zioten. Bien bertsioak entzun ondoren, eta ikusita emakumeak hainbat marka zituela aurpegian, gizona atxilotu zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.