Martinezi galdetu diote ea zein diren ezberdintasunak Sagarduiren garaiarekin alderatuta, EAJko kideak baitira biak, eta erantzun du berak "eskaeraren arabera" hartzen dituela erabakiak, eta ez irizpide politikoen arabera. Osakidetzaren egoera hobetzea izan da Lehendakaritza berriaren promesetako bat, eta sailburuak adierazi du "helburu batzuk" bete dituztela jadanik, eta haien asmoa zela agintaldiko lehen urtean gizarteak hobekuntzak nabaritu zitzala.