2025/06/13 18:00

Gauekoak | Solstizioa hemen da

Gauekoak | Solstizioa hemen da
Mendiluzeko harrespila, Gasteiz

Mendiluzeren zirkulua, beste harrespil batzuk bezala, duela 3.000 urte eraiki zen solstizioak eta ekinozioak kalkulatzeko. Egutegi zeltan Litha udako solstizioaren ospakizuna da. Horregatik, Legaireko zelaietan kokatuta, Mendiluzeren harrespila gune ezin hobea da udako energiarekin konektatzeko eta gaztetasuna, sua eta bihotza sinbolizatzen dituen urteko garairik argitsuenari ongietorria egiteko.

Belarra oin biluziekin sentitu eta yogaren bidez eguzkiaren eta suaren garaiarekin konektatu. Sortu sinbolo bat zure desioak irudikatzeko eta 24. eguneko sutan erretzeko. Hori guztia ingurune eder batez inguratuta.

Izen-emateak maiatzaren 16tik aurrera hemen

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago