John Fogerty etorriko da aurten Azkena Rock jaialdira

Erredakzioa 2025eko otsailaren 12a

25 taldetik gora iragarri dituzte jadanik Azkena Rock jaialdirako. Argazkia: ARF

Creedence Clearwater Revival taldeko lider ohiaz gain, Manic Street Preachers, The Flaming Lips, Kaotiko, Margo Price eta C.O.F.F.I.N ere izango dira besteak beste. Ekainaren 19, 20 eta 21ean ospatuko da aurten, Mendizabalean.

23. edizioa izango du aurten Azkena Rock Festivalek, eta hiru egunez Gasteizen arituko diren artisten izenak agertzen doaz. Azken iragarpena John Fogerty izan da, Creedence Clearwater Revival taldeko liderra izandakoa. 2020an kontzertua bertan behera utzi behar izan zuen pandemiaren eraginez, eta aurten kitatuko du zorra. Espainiar Estatuan emango duen kontzertu bakarra izango da udan.

Ekainaren 19, 20 eta 21ean izango da jaialdia, beti bezala Mendizabaleko eremuan, eta 25 taldetik gora iragarri dituzte jadanik. Manic Street Preachers eta The Flaming Lips izango dira kartelburu, Fogertyrekin batera, baina antolakuntzatik nabarmendu dituzte Margo Price, C.O.F.F.I.N., The Lemon Twigs eta Sarria artistak ere.

Hiru egunetarako bonu orokorra 140€ren truke eskaintzen dute oraingoz, gastuak aparte, eta eskuragarri daude jadanik azkenarockfestival.com webgunean. Merkeago lortzeko aukerak ere badaude, Bonu Gaztea batetik, 23 urtetik beherakoek 100€ eta gastuak ordaindu beharko dituzte, eta Kuadrilla Bonua ere aurkeztu dute aurten, sei sarrera erosteko aukera, bosten prezioan.

Hauek dira oraingoz iragarri dituzten taldeak:

JOHN FOGERTY
MANIC STREET PREACHERS
THE FLAMING LIPS play Yoshimi Battles the Pink Robots
LUCINDA WILLIAMS
MELISSA ETHERIDGE
RICHARD HAWLEY
THE HELLACOPTERS 30th Anniversary
P.I.L.
MARGO PRICE
TURBONEGRO
BUZZCOCKS
THE CHESTERFIELD KINGS
C.O.F.F.I.N
DEAD KENNEDYS
DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA
DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard
LA ESTRELLA AZUL
EZEZEZ 
QUIQUE GONZÁLEZ
KAOTIKO
LIBE
THE LEMON TWIGS
MASTERS OF REALITY
PSILICON FLESH 
SARRIA
RECKLESS KELLY
ROBERT JON & THE WRECK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago