ARABAKO JAIAK

Umeak behar dira Gasteizko San Prudentzioko haur danborradarako

Erredakzioa 2025ko ots. 4a, 08:44

Haurren danborradan izena emateko epea zabaldu dute. Argazkia: AFA

Arabako Foru Aldundiak eta gastronomia elkarteek 7 eta 14 urte bitarteko haurrei parte hartzeko deia egin diete.

Arabako Foru Aldundiak eta Danborradako Gastronomia Elkarteen Taldeak 7 eta 14 urte bitarteko adingabeei dei egin diete apirilaren 28an egingo den San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietako Gasteizko haurren danborradan parte hartzera.

7 eta 14 urte bitarteko haurrek parte ahal izango dute, danbor eta kupel joleak, sukaldariak, miñoiak, kantinerak, soldaduak eta majoretteak, jantziak amaitu arte. Jantziak eta danborren ematea eta itzultzea zehaztu dituzte jada; eta entsegu guztiak, nagusia barne, Iradier Arenan eginen dira.

Izen emateak: gasteizkodanborrada@gmail.com  edo taldearen telefonoan: 654.370.157.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago