44 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen emazteari erasotzeagatik

Erredakzioa 2025ko urt. 30a, 18:16

Indarkeria matxistaren kontrako iazko manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: ALEA

Seme-alaba adingabeen aurrean gertatu zen erasoa. Ospitalean artatu behar izan zuten emakumea.

Gasteizko udaltzainek 44 urteko gizon bat atxilotu zuten asteazken gauerdian, bikotekideari  eraso egitea egotzita. Gauerdia baino minutu batzuk lehenago, emakume batek laguntza eskatu zuen 092 zenbakian, non zegoen azaldu gabe. Polizia ikerketei esker, koordinazio zentraletik etxea aurkitzea lortu zuten, eta inguruko patruila bati deitu zioten bertaratzeko.

Hara iritsitakoan, emakumearekin elkarrizketatu ziren poliziak, eta hark adierazi zuen minutu batzuk lehenago eztabaida izan zuela senarrarekin, eta hark buruan eraso egin ziola, guztia seme-alaba adingabeen aurrean. Erasoaren ondoren, gizonak etxetik alde egin zuen. Minutu batzuk geroago, beste patruila batek Madril kalean aurkitu zuen ustezko erasotzaileak.

Bi bertsioak eta seme-alabenak entzun ondoren, eta biktimak zituen lesioak ikusita  agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Emakumezkoa ospitalera eraman zuten poliziek.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago