Zaramagako Eguneko Arretarako egokitzen hasi diren zentro berriak 60 pertsona artatuko ditu bi txandatan, goizez eta arratsaldez, eta horietako bakoitzean 30 plaza izango dira. Lokala egokitzeko lanei esker, erabilera anitzeko bi gela, estimulazio fisikoko jardueretarako gela bat, atseden-aretoa, erizaintzako gela eta arreta-bulegoak prestatuko dituzte. Gainera, jangela, sukaldea, hiru komun geriatriko, sei komun, aldagelak eta biltegiratzeko eremua ere izango ditu.
795 metro koadro dituen lokalak ez du erabilerarik duela bi hamarkada baino gehiagotik (aurretik Arte Aplikatuen Eskola Ofiziala izan zen). Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 1.330.345,80 euroko inbertsioa egingo dute lokala egokitzeko, eta obrak 26 astez luzatzea aurreikusi dute.
Eguneko Arretarako zentro berriak jangela zerbitzua ere izango du zentroko erabiltzaile ez diren adinekoentzat, 30 plazarekin (horiek ere bi txandatan banatuta), eta bazkaltzeko denbora eguneko arreta zerbitzuan artatutako pertsonekin partekatuko dute. Jantokiko 30 plaza berri horiekin, eta BIZAN Zaramaga jantokiko 70 plazekin, auzoak jantokiko 100 plaza berri eta eguneko arretarako 60 plaza izango ditu.
Zaramagako BIZANen toki aldaketa
Bestetik, Zaramagako adinekoen BIZAN zentroa iragan urtarrilaren 31n itxi dute obrengatik, eta bertako jarduera Errege-Erregina Katolikoen kalera pasatuko da otsailaren 7tik aurrera.
BIZAN Zaramaga urtarrilaren 31n itxiko da obrengatik eta bertako jarduera Errege-Erregina Katolikoen kalera pasatuko da otsailaren 7tik aurrera.