Eguerdiko ordu biak inguruan gertatu da istripua Salburuko Boulevarrean, Varsoviako etorbidearekin bat egiten duen tokian. Biribilgunea gurutzatzen ari zen autobusak tranbiaren errailak gurutzatu ditu, eta orduan kolpatu du tranbiak, autobusa irauliz.
Oinezkoen laguntzaz atera behar izan dituzte mikrobuseko bidaiariak ibilgailutik. Ondorioz, zazpi lagun zauritu dira, eta horietatik bost ospitalera eraman dituzte; lau autobusean zihoazen, eta bestea tranbian.
Istripuaren eraginez, etenda egon da tranbia arratsaldean hiru orduz.