Gasteizko gizarte etxeetako begiraleak grebara joango dira urtarrilaren 23an, 24an, 25ean eta 26an, ohar baten bidez iragarri dutenez. Urtebete luzez negoziaziatu ondoren, ez dute akordiorik lortu patronalarekin, eta hitzarmen kolektibo berri bat eskatu dute. "Une erabakigarrian gaude", esan dute.
ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk ohar batean azaldu dutenez, "patronalak, greba deialdi honen aurrean, mugimendu bat egin du, baina oraindik ez da nahikoa". Sindikatuek kritikatu dute patronalek ez dituztela soldata igoerak KPIarekin lotu nahi, 2024. urtea ahaztu egiten dutela, edo kategoriaren araberako soldata igoera ezberdinak proposatzen dituztela, "kasu batzuetan urriak".
Sindikatuek uste dute patronalak baduela aukera sektore osoaren beharrak aseko dituen "eskaintza osoagoa" egiteko; eta berretsi dute lan gatazka hasi aurretik negoziatzeko aukera guztiak agortuko dituztela. Halere, aldi berean, argi eta garbi adierazi dute datozen egunetan greba deialdia landuko dutela lantokietan eta batzarrak deituko dituztela "patronalaren borondatea makurrarazteko".