Gebarako gazteluari buruzko liburua ondu dute

Erredakzioa 2025ko urt. 13a, 08:36

Gebarako gaztelua eta jauregia. Argazkia: PHOT.OK

Gebarako gaztelua, Arabako memoriaren lekuko liburuaren eta ikus-entzunezkoaren aurkezpena eginen dute ostegunean.

"Gebarako gazteluaren historia gizarteratzeko eta gaur egun ia baztertuta dagoen funtsezko oroimen leku horren balioa nabarmentzeko asmoarekin", Gebarako gaztelua, Arabako memoriaren lekuko liburua ondu dute Iñigo Larramendik eta Fernando Sanchez Aranazek, Martin Ttipia kultur elkarteko kideek. Ostegun honetan, urtarrilaren 16an, aurkeztuko dute Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean. Liburua 89 orrialdez osatua dago, gazteleraz eta euskaraz, eta 13 minutuko ikus entzunezko dokumentala erantsita dauka.

"Paregabeko talaiatik, Arabako Lautadaren bihotzean, Gebarako gaztelua eta jauregia –garai batean indartsu, gaur erortzeko zorian– gure historiaren lekuko iraunkorrak izan dira", azaldu dute egileek. Aldaia mendilerroan dagoen gotorlekuaren aztarnak dira Oñatiko kondeen boterearen adierazgarri nagusia. 1839an, lehen karlistaldian, dinamitaz lehertu zuten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago