Ertzainek 45 urteko gizonezko bat atxilotu dute asteartean, abenduaren 17an, genero indarkeriarekin lotutako hainbat delitu leporatuta. Gertakariak 22:00ak aldera jazo ziren; ordu horretan, Polizia Koordinaziorako Batzorde Zentralak patruila bati deitu zion, Pilar auzoko etxebizitza batera joan zedin, borroka eta eztabaida gogorra omen zegoelako.
Ertzainak etxe horretara joan ziren, eta atea emakume batek ireki zien. Barruan bete emakume bat zegoen, zotinka eta urduri, eta, gainera, gizonezko bat zegoen. Poliziek ikusi zutenez, altzariak eta beste zenbait objektu mugituta zeuden eta beste batzuk lurrean botata.
Udaltzaingoaren prentsa oharraren arabera, lekukotza hartzeko orduan, gizonezkoak erresistentzia eta beligerantzia handia erakutsi zuen. Gainera, emakumeak ageriko lesioak zituen. Hori ikusirik eta behin lekukoen testigantzak entzun eta gero, gizona atxilotu egin zuten, eta epailearen esku jarriko dute datozen orduetan.