Gasteizko Udaltzaingoak 54 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Gertakariak joan den ostiraleko gauerdian jazo ziren. Lekuko batek El Pilar auzoko kale batean emakume bati egindako eraso baten berri eman zion Udaltzaingoari. Bertara joan ziren poliziek lekukoarekin hitz egin zuten, eta hark jakinarazi zien gizon batek bikotekideari eraso egin ziola eta, ondoren, bere etxera joan zela.
Biktimarekin hitz egin ondoren, eta ikusita buruan lesioak zituela, familiaren etxebizitzara joan ziren udaltzainak, eta erasotzailea atxilotu zuten.
Halaber, ostiral arratsaldean, Udaltzaingoak 28 urteko gizon bat ere atxilotu zuen, genero indarkeriaren esparruan babes agindua urratzea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita.