Gasteizko Udalak gaur onartu du Abetxukun Urarteko udal baratzeetan lursailak erabiltzeko deialdia. Urarteko baratzeak Abetxukun, Zadorrako parkean (Eraztun Berdea) kokatuta eta baratzezaintza ekologikora bideratuta dagoen udal ekipamendua da, eta 2007an jarri zuten abian gasteiztarrek laborantzarako gero eta lursail gehiago eskatzen zituztela eta.
Orain arte, lursailak erabili ahal izateko ia 1.000 baimen eman dira. Aurten, 50 lursail baino gehiagotarako sarbidea eskaini ahal izango da eta gehienez lau urtez erabili ahal izango dira.
Lursail baten erabilera eskatzeko epea urtarrilaren 8an irekiko dute, eta otsailaren 7an itxi. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da San Martingo Bulego Teknikoetan, Herritarren Arretarako Udal Bulegoetan edo helburu horretarako aipatutako bulegoetan edo egoitza elektronikoan emango den instantzia eredu normalizatuaren bidez.
Honako hauek dira baratze horietako bat eskuratu ahal izateko baldintzetako batzuk: adinez nagusia izatea, biztanleen udal erroldan egotea eta deialdia argitaratu den dataren aurreko bi urteetan udal-lursail bat erabili ahal izateko baimenik ez eskuratu izana.