Gasteizko Errota auzoan ohikoak izan dira auzokideek argitaratutako aldizkariak. Errotako pregolariak izenekoa bat, Errotan izenekoa bestea. Azken honen izenari berriro helduta, Errotan izeneko aldizkari berrituaren lehen alea plazaratu dute Errota Zaharrako kideek, eta hainbat auzokide eta kolaboratzailek.
Auzoko errota zaharra zegoen leku berean aurkeztu dute gaur lehen alea. Merkataritza izan dute hizpide nagusi, auzoko komertzioaren egoerari buruzko hainbat analisi eta iritzi jasota. Alderdi politikoen ikuspegia, merkatari eta ostalarien testigantzak eta beste hainbat konturekin sakon jorratu dute gaia.
Bestalde, Olentzero eta Mari Domingiren bisita aipatu dute, Domingo Beltran kaleko bizilagun batzuen historia kontatu, eta Javi Lopez de Robles "Jabokatu" auzokideari egindako elkarrizketa mardula ere sartu dute lehen alean. Bizilagun "pertsonaiei" egindako elkarrizketa gehiago hitzeman dituzte.