Aldundiaren "utzikeria" azpimarratu du Zaintzak, Igurko erresidentziaren hilketaren harira

Erredakzioa 2024ko abenduaren 4a

Igurko erresidentzian jazo zen hilketa. Argazkia: GOOGLEMAPS

"Nola liteke gaixo psikiatriko bat egoitza pribatu batean egotea" galdetu die elkarteak erakundeei.

Arazo psikologikoak zituen gizon batek 94 urteko emakume bat hil zuen Gasteizko IMQ Igurco egoitzan iragan ostegunean. Gertakarien ondoren, Zaintza Araba erresidentzietako egoiliarren senideen elkarteak Arabako Foru Aldundiaren "utzikeria" salatu du zainketei dagokienez, eta pribatizazioaren aurka egin du: "Lan prekarietatea eta zerbitzuaren gabezia larriak baino ez dakartza".

Gainera, elkarteak ukatu du pertsona ardatz duen zaintza sistema dela Arabako Aldundiak kudeatzen duena; eta galdetu du: "Nola liteke gaixo psikiatriko bat egoitza pribatu batean egotea? Agian, unitate psikiatriko publiko batean izatea baino merkeagoa delako?".

Behin behineko espetxealdia

Iturri juridikoek aditzera eman dutenez, atxilotutako gizonari behin behineko espetxealdia ezarri dio epaileak. Gasteizko epaitegi batek hasiera batean erabaki zuen zentro psikiatriko batean sartzea, medikuek erabaki zezaten noiz egon zitekeen deklaratzeko moduan. Iragan asteko astelehenean, berriz, medikuek erabaki zuten horretarako prest zegoela, eta  Gasteizko 3. zenbakiko instrukzio epaitegira eraman zuten ustezko hiltzailea.

68 urteko gizonezkoa aurrekari penalak ditu, 80ko hamarkadan aita hil baitzuen.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago