Euskararen egunarekin batera, Asier Gereta eta IAK Tabernako taldeak inaugurazio ospakizuna izan zuten atzo arratsean. Bezeroentzako lehenengoz zabaldu zen Izaskun Arrue Kulturguneko barra, eta dozenaka lagun egon ziren bertan, taberna betetzeraino.
Kroketa eta pote artean, pauso bat gehiago eman du IAKk bere ibilbidean, eta Lazarraga elkarteak antolatutako kultur eskaintzaz gain, taberna ere izango du eraikinak. Razio eta edariez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Asteartetik igandera egongo da zabalik. Astearte eta asteazkenetan arratsaldez; ostegun, ostiral eta larunbatetan goiz eta arratsaldez, eta igandetan goizez.