ARGAZKI GALERIA

Euskarak Gasteizen 365 egun

Erredakzioa 2024ko abenduaren 3a

Euri eta ateri artean, GEU elkarteak eta Gasteizko euskaltzale ugarik euskararen argiak piztu dituzte, urte osoan zehar iraun dezaten.

Aldabetik egitekoa zen kalejira bertan behera utzi behar izan dute antolatzaileek, eta Andre Maria Zuriaren plazarako pentsatua zegoen argi pizketa, azkenean, arkupeetan jasota egin behar izan da.

Baina euskararen argiak piztu dituzte hainbat euskaltzalek gaurkoan, Euskararen egunaren harira. Euskarak 365 irakurri zitekeen lurrean, eta Atzendu taldeko musikarien laguntzaz kantuan aritu dira dozenaka pertsona.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago