Abenduaren 5ean bueltatuko da Ardoaraba

Erredakzioa 2024ko aza. 27a, 09:57

Guztira, 36 upategik parte hartuko dute Ardoaraban. Argazkia: ALEA

Guztira, 36 upategi izango dira eta 134 ardo eskainiko dituzte Foru plazan, Plaza Berrian eta Probintzia plazan.

Urteroko zitari hutsik egin gabe, hemen da berriz ere Ardoaraba ardoak dastatu eta ezagutzeko azoka. Abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatuko da 17. edizioa Gasteizen. Guztira, 36 upategi izango dira eta 134 ardo eskainiko dituzte Foru plazan, Plaza Berrian eta Probintzia plazan.

Dastatze gune tradizionalekin batera, hiriko jauregi eta gune berezietan ere izango dira tailerrak, eta dendekin eta ostalaritzako lokalekin elkarlanean antolatutako jarduerak itzuliko dira. Ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren inguruko programazio didaktikoa jasotzen duen Txoko Gastronomikoa ere ez da faltako, ezta helduentzako zein haurrentzako tokiko gastronomia ere, eskaintza berritu eta zabalduarekin.

Ardoarabako taloitegiak 22 euroko prezioa izango du, eta 28 puntu trukagarri izango ditu dastatzeko guneetan (karpak), Ostalaritzaren Ibilbideari atxikitako taberna eta jatetxeetan eta Txoko Gastronomikoko jardueretan. Taloitegiak karpetako informazio guneetan edo Andre Maria Zurian eskuratu ahal izango dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago