'Passion for Science' jardunaldien lehen edizioa egingo dute bihar Gasteizen

Erredakzioa 2024ko aza. 18a, 14:35

Farmazia fakultatean izango dira jardunaldiak. Argazkia: EHU

Arabako campuseko Farmazia fakultatean izango da zientzia jardunaldia, asteartez, goiz eta arratsaldez. Medikuntza, biologia, mikroteknologia eta beste hainbat gai jorratuko dituzte hainbat ikerlari hasiberrik zein adituek.

Euskal Herriko Unibertsitatko I+med Medikuntza Pertsonalizatuko Gelak zientzia jardunaldia antolatu du biharko, Passion for science izenburupean. Ikertzaile gazteek aukera izango dute bertan beren lanak aurkezteko, eta esperientziadun adituak ere izango dira haien ikerketak eta ibilbidea azalduz.

Ikertzaileen topagune eta ikerketen erakusleiho izateko helburuarekin sortu da Passion for science, "gure lurraldean egiten den zientziara hurbiltzeko aukera bikaina". Goizeko saioa 9:00etan hasiko da, Farmazia fakultateko areto nagusian, eta arratsaldeko 18:30ak arte izango dira ekimen ugari.

Bertan izango dira, besteak beste, Ana Beloki (Lovainako Unibertsitate Katolikoko F.R.S.-FNRS & WELBIOko ikertzaile elkartua), Jose Luis Garcia Cordero (Basileako Giza Biologiako Roche Institutuko mikroteknologia taldeko burua) eta Zaira Garcia Carvajal (i+Medeko ikertzaile seniorra).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago