Faxistek homosexuala izateagatik jazarritako gizon baten istorioa antzerkian

Erredakzioa 2024ko aza. 18a, 13:40

'Lohi gorria' antzezlanaren aurkezpena. Argazkia: Gasteizko Udala

Ostegunean estreinatuko da 'Lohi gorria' antzezlana Hegoalde gizarte etxeko Jesus Ibañez de Matauko aretoan.

Barro rojo antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatuko dute Gasteizen, Lohi gorria izenburupean. Azaroaren 21ean izango da emanaldia, ostegunean, 19:30ean, Jesus Ibañez de Matauko aretoan. Javier Liñeraren gaztelaniazko testu batean dago oinarritua, eta Ékoma Teatro konpainiak aurkeztuko du euskaraz, Aitor Perez Colladok antzeztuta.

Bi pertsonaien istorioak kontatzen ditu antzezlanak, bata bestearen barruan. "Protagonistaren bizitzaren bitartez eta bere osaba homosexualaren bizitzaren bitartez egindako bidaia da", konpainiaren arabera. Homosexuala izateagatik kontzentrazio esparru batean eta kartzelan egondako gizonaren istorioa kontatzen du, Hitlerren Europan eta Francoren Espainian kokatuta.

Jatorrizko lanak, Barro rojo antzezlanak, ikuskizun onenaren saria jaso zuen 2016ko Indifest jaialdian, eta EHGAM kolektiboak emandako Urrezko Hiruki saria ere jaso zuen, urte berean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago