Espainiako Poliziak 46 urteko gizon bat atxilotu du, 140.000 irudi pedofilo biltegiratzea eta banatzea egotzita. Ikerketak bost hilabete baino gehiago iraun du, eta Gasteizko Instrukzioko 4. Epaitegiak zuzendu du.
Operazioa hainbat polizia zerbitzuren nazioarteko lankidetzarekin egin da; eta peer to peer izeneko fitxategiak trukatzeko sareak sistematikoki eta aldizka arakatuz sortu da. Ikerketa horiei esker, eduki pedofiloak banatzen ari zen IP helbide bat aurkitu zuten Gasteizen; eta Espainiako Poliziak Gasteizko Guardiako Instrukzio Epaitegiari eskatu zion baimena etxebizitzan sartzeko, miatzeko eta gailu elektronikoetara sartzeko.
Espainiako Poliziak azaldu duenez, gizonaren ordenagailuaren barruan eduki pedofiloak dituzten 140.00o artxibo "izugarri gordinak" aurkitu dituzte, tartean, sexu erasoen biktima diren adin txikikoenak.