Iradier Arenan izango da BioAraba azokaren bederitzagarren edizioa, igandera bitarte. Produktu ekologikoen, bizimodu osasungarriaren eta kontsumo arduratsuaren Arabako azoka handienean 71 enpresa eta erakundek hartuko dute parte, elikadura eta kosmetika ekologikoen, produktu naturalen, ehungintzaren eta osasunarekin eta ongizatearekin lotutako produktuen arloetan. Sarrera librea izango du publiko guztientzat.
Aurtengo edizioko berrikuntza nagusia bioeraikuntza gaien aldeko apustua da eta sektoreko lau enpresa eta Euskadiko Egurraren Elkartea, Baskegur, izango dira bertan. Azokak, aldi berean, hitzaldi eta tailerren eremu misto bat izango du, erakusketa eremuaz gain.
BioAraba Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dute. Bestalde, ekimenaren laguntzaile dira Vital Fundazioa, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, Ekolurra, eta Artepan, Mamia eta Mi Herbolario enpresak, eta Bioeco Actual eta Bueno y Vegano argitalpenak.