Udaltzaingoak 38 urteko gizon bat atxilotu du, astearte arratsaldean, emakume bati eraso fisikoak eta psikikoak egiteagatik eta legez kanpo atxikitzeagatik.
Zabalgana auzoko etxebizitza batera joan zen Udaltzaingoaren patruila bat, 16:00ak aldera, gizon batek bere borondatearen aurka emakume bat atxikita zuen susmoak zituztelako, eta eraso fisikoak eta psikologikoak egiten zizkiola. Bertaratu zirenean, poliziek gizonezkoarekin, haren arrebarekin eta gizonaren bikotearekin hitz egin zuten.
Bertsio guztiak entzun eta biktimaren egoera baieztatu ondoren, ertzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten.