Herriz herri jendea dantzan eta kantuan jartzen ikusi izan dugu Andoni Ollokiegi azken urteetan zehar, abesti herrikoien erromerian. Iaz Bekataria bakarkako lana atera zuen, zazpi bekatu kapitalen inguruko lana, musika estiloen nahasketa oinarri.
Aurten, formatua aldatu eta taldean dator Andoni, Olloki taldearekin, Alienatuta lana aurkeztera. Lan introspektiboagoa da hau, Ollokik kontatu digunez, "mundu ero honetan nola sentitzen naizen" azaltzeko tresna. ALEAn izan dugu Andoni Ollokiegi, eta bere lan berriaz, zaharraz, erromeriez eta euskal eszenaz aritu zaigu, besteak beste.