67 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bikotea erasotzeagatik

Erredakzioa 2024ko urr. 9a, 18:15

Gizon bat atxilotu dute asteartean, Gasteizen. Argazkia: ALEA

EIBren barruan jazo zen erasoa. Lekukoen arabera, gizonak emakumea iraindu eta erasotu zuen, eta telefonoa lurrera bota zuen.

Udaltzainek 67 urteko gizon bat atxilotu zuten astearte arratsaldean, genero indarkeriarekin zerikusia duen delituagatik. Gertakariak 13:30 inguruan jazo ziren. Herritarren segurtasuneko lanak egiten ari zen patruila bati EIBren geltoki batera joateko eskatu zion Udaltzaingoaren zentralak, autobusean gizon batek emakume bati eraso egin ziolako.

Poliziak bertaratu zirenean, gizonarekin, emakumearekin eta lekuko batzuekin elkarrizketatu ziren. Antza denez, minutu batzuk lehenago, familiaren arteko eztabaida batean, gizonak bikotekidea iraindu zuen, baita eraso ere, eta telefonoa lurrera bota zuen. Erasoa seme adingabearen aurrean gertatu zen. Lekukoen eta bikotearen adierazpenak eta biktimak masailetako batean zuen marka ikusita, gizona atxilotu zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago