2022an New Yorken ospatu zen terrorismoaren biktimen I. mundu mailako biltzarra. Espainiar Estatuak hartu zuen lekukoa, bigarren biltzarra antolatzeko, eta Gasteiz hautatu zuten topaleku gisa. Datorren astean, urriaren 8 eta 9an, Europa jauregian ospatuko da NBEren Terrorismoaren Biktimen Konferentzia.
Hezkuntza prebentziorako, bakea eraikitzeko eta terrorismoaren biktimak ahalduntzeko tresna gisa izango da biltzarraren leloa. Mundu osoko terrorismoaren biktima guztiei elkartasuna adieraztea da helburua, erlijioa, nazionalitatea edo etnia edozein direla ere.
Felipe VI.a erregearen zuzendaritzapean egingo da biltzarra, eta bertan egongo dira Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa eta Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroa, Imanol Pradales lehendakariarekin batera. Estatu kideen ordezkari, nazioarteko erakunde eta elkarteen artea, 300 lagun inguru bilduko dira. Maider Etxebarria alkateak ere hartuko du parte, astearte arratsaldean.