Gasteizko udaltzainek 38 urteko gizon bat atxilotu dute astelehen gauean, emakume bati sexu erasoak egiteagatik. Erasoa 22:30ak aldera gertatu zen. Emakume batek Herrandarren kalean lanean ari zen patruila bati deitu zion, eta salatu zuen txakurra paseatzen ari zela gizon bat hurbildu zitzaiola, behin eta berriz dirua eskatuz, eta ipurmasailetan ukituak ere egin zizkiola.
Biktimak urruntzea lortu zuen, baina ondoren gizona beste emakume batengana hurbildu zela ikusi zuen, eta poliziei deitu zien. Udaltzainek emakumeak identifikatutako gizonaren adierazpenak entzun ondoren atxilotu egin zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.